XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
AGIRRE'tar KARLOS'ek
IGANDETAKO LITURJIARI BURUZ AZTERKETA.
Igandero kristauak, Eukaristia egiteko, Elizan biltzen gera.
Eta Liturji berritze garai ontan, apaizeri osasungarri izango zaigu azterketa bat egitea; al izan ezkero, Parroki bakoitzeko apaizak alkar artuta.
Maitasun elkartea. Arrera- Eliza, Jaungoiko ta kristau-erriaren etxea, biltzen diranak ondo artzeko egoki eratuta al-dago?.
- Elizara datozeneri arrera egiteko, Eliz-atarian edo egoten al-gera?.
- Ba-al-dira apaiz ez diran ate-zaiak?.